NEVERAS EN LA RIOJA


Moncalvilloko Elurzuloak


Moncalvillo mendia Errioxako Serradero mendilerroko iparraldetik Ebro ibarrari begira dago (La Rioja, España).

Ura, ehiza, larreak eta egurra izan ziren, Moncalvillo inguruko herrietako biztanleentzat baliabide nagusiak. Elurra biltzen hasi zirenetik, XVI. mendetik aurrera, lehen mailako baliabidea bilakatu zen jarduera hau, ezinbestekoa baitzen jakien kontserbaziorako eta baita medikuntza arloko gaitasunagatik ere.

Europa mailan, zein Espainian zabaldutako modari jarraituz, bertako herri batzuek beraien elurzuloak hirigunetik gertu eraiki zituzten, bizilagunen beharrei erantzuteko asmoz. Honetaz gain, azaroa baino lehen herriko elurzuloa agortuz gero, bazituzten mendian ere elurzuloak.

Elurraren nagusitasun honek XIX.mendeko amaiera arte iraun zuen, jela industrialaren etorrerarekin batera elurzuloak pixkanaka abandonatuak izan baitziren.

Elurzuloak bertan behera geratzeak bere suntsiketa ekarri zuen, eraikuntza konplexu hauek ez baitzuten beste irtenbiderik edo nekazal erabilerarik eta.

Elurzuloen abandonu honek, Entrena, Medrano, Daroca eta Ventosakoen desagertzea suposatu zuen. Herriko elurzulo multzo honetatik, Hornos de Moncalvillokoa da geratzen den testigantza bakarra.

Mendiko elurzuloek, Sotés, Santa Coloma eta Darocakoak ez zuten zorte hobeagoa izan: eguraldi eta landarediek beraien estrukturetan egindako kalteengatik gehienbat,suntsituak geratu ziren. Egun bisita daitekeen bakarra “Casa de la nieve de Moncalvillo” delako multzoa da eta bertan, Logroño hiriko Kontzejoak 1597.urtean eraikitako elurzuloak daude, beste hainbatekin batera. Azken hauen jabetza historikoa esleitzen diogu Siete Villas de Campo delakoari: seguruenik Entrena edo Medranori.





"Casa de la nieve de Moncalvillo” multzoko berreskuratze eta errestaurazio lanen zuzendaritza arkeologikoa, Pilar Pascual Mayoral arkeologoaren esku egon da; ondorengo interbentzio arauak jarraitu direlarik:


Proceso de recuperación y excavación


Qué podemos visitar y por qué

INFORMACIONES PRÁCTICAS

Distancia 23 km de Logroño
Duración de la visita guiada: 3h

Reservar:
e-mail:pilarpascual4@gmail.com

Grupos máximo: 30 personas

Pilar Pascual
Visita guiada por Pilar Pascual